XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ahal zituen irakurriko gure Aita Kardaberaz onak idazle hunen idazkiak?.

Eta Joanes Etxeberri Frantzi aldeko euskalduna zenez geroz, eta Frantzi aldetik zetozten aize berriak gorrotagarriak zirelarik, H gaixo hori ere gorrotatu zuen.

Bestela, nola daiteke erran (nik uste eguño ere ez zuela entzun nola oguzten zen H hori) hizki hori ez dela on gure euskararentzat?.

Lapurtarrek eta obeki Zuberoatarrek (neronek nere belarrietan entzuna) H'ari ematen dioen soñuak ez du antzik ere Sajoniatarrek ematen dioen soñua: biziki leunagoa da eta suabeagoa.

K hintzhiaren antza du, baiña txit leuna ta suabea.

Hau frogatzeko ez duzu bertzerik behar gure Gayarre abeslari famatuak bere izebari igorri zion gutuna irakurtzea baizik. 1.884 urtea zen eta jakina ez zekien gaurko ortografiarik.

Hona hemen gutun horren hitz batzu... .

Aita Kardaberazek entzun baliete nola oguzten zuten Ipartarren H hori eta Gipuzkoa gehientsuan oguzten duten Jota, ez dut uste horrela mintzatuko zenik: jan zak, jo zak, hori bai dela soñu zatarra, segurazki arabiatarrek Españiara ekarria eta gero nork daki nola sartu zen Gipuzkoa aldean.

Baztango aranetik aitzina Iparraldean J horrek Españiako Y ren soñua du eta berdin oguzten da ia Bizkaia guztian, J suabea.

Artikulu aspergarri hau amaitzen nagolarik, hara nun hartzen dudan pozkarioz (ez nere buruaren zuritzeagaitik) EUSKO BURU BATZAR JELTZAILLEaren eskupez-eskupeko agiria, erdaraz eta euskaraz: Al Pueblo Vasco Euskal Herriari, den dena euskara BATUAN idatzia.

Bihotz zabal zabala egin zait eta nere baitan erran dut: eskerrak Jainko Jauna.

Ez ahal da zure bihotza ere alaitzen euskalzale, abertzale adiskidea?.

Aupa! denok, zahar eta gazte, benetako euskalzaleok, ahantzi ditzagun iragan eztabaida guztiak.

Aupa! oroz gaiñetik, adiñeko euskal idazle trebeok! Pelillos a la mar, Sanchok erran zuen bezala.

Goazen aitzina euskara BATUrantza, euskara garbian (ez garbikerietan) idazten, bat bederak bere hein batetan.

Har dezagun Euskaltzaindia gure buruzagitzat, eta oztopogarri baiño izan gakioz lagungarri.

Jainkoak lagun gaitzala!.